Albisteak
“Genozidioa amaitu, Palestina askatu” lemapean kontzentrazioa egin da gaur plazan
— 2024-02-25Dozenaka lagun batu dira eguerdian Palestinar herriari elkartasuna adierazteko, Gernika Palestina deialdi herritarraren barnean kokatzen da gaurko elkarretaratzea.
“Genozidioa amaitu, Palestina askatu” lema daraman pankarta zabaldu, Palestinako ikurrinak partitu eta elkartasuna adierazteko, herritar bezala zer egin dezakegun azaltzen duten eskuorriak banatu dituzte. Jarraian “Gernikan, Gazan” abestiarekin eman diote hasiera hitzartzeari eta elkartasun testua irakurri dute. Idatzian, sarraskiaren datuak eman dituzte aditzera “Bigarren mundu gerratik hona, proportzioan eman den genozidiorik handiena”. Pankartaren lema oihukatu ondoren, txalo zaparrada batez amaitu da kontzentrazioa.
Ekintza honi lotuta, Portale Kultur Elkarteak gonbidatuta, “Zer gertatzen ari da Palestinan?” hitzaldia eman zuen Gabirel Ezkurdiak pasa den ostegunean. Bertan aipatutakoak, hurrengo egunean egindako elkarrizketa honetan irakurri daitezke.
Egin zaitez bazkide