Albisteak

Martxotik urrira bitartean hilean bitan izango da Iraetako Trenean ibiltzeko aukera

Asteburu honetatik aurrera, Iraetako futbol zelaiaren ondoan, bost hazbeteko Iraetako Tren txikian ibiltzeko aukera izango da 17:00etatik 19:00etara, hilean bitan. Larunbatean izango da aurreneko aukera. Eguraldi oso txarra denean bertan behera gelditzen da ekintza.

Ekainean egingo dute aurten ere urteko topaketa nagusia, ekainaren 15ean, hain zuzen ere. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide