Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur, larunbat arratsaldez, erremontean debutatuko du Joseba Goikoetxea, Goikoetxea VI-ak Galarreta Jai-Alai pilotalekuan.
3/3 Berria erremonte txapelketan izango da, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Ligaxka, gaur hasi eta martxoaren 16, 22, 30 eta apirilaren 6a biartean jokatuko da. Finalerdiak izango dira apirilaren 13an eta finala, berriz, apirilaren 20an.
Gaurko partiduan, kolore gorriekin jokatuko dute Irazu eta Zaldia I.enak, eta urdinez, Jabalera eta Goikoetxea VI. atzelariak.
Galarreta pilotalekutik dei egin dute “pilotari zestoarraren lehen eguna berekin batera bizitzera eta bere lehen pausuetan parte hartzera”.