Albisteak
[ARGAZKIAK] Itziar Murua izan zen atzo Zestoan EH Bilduren hauteskunde kanpainaren baitan
— 2024-04-13EH Bilduko Itziar Murua Gipuzkoako hautagaia izan zen atzo Zestoan “Aldaketa Da Orain” hauteskude kanpainaren baitan. Aimar Etxeberria, EH Bilduko Nazioarteko Harremanetako Departamentuko kide zestoarrak eman zion ekitaldiari hasiera. Gaur egun “ilusiorik gabe” daudenak izan zituen gogoan eta horiei “orain dela 20-25 urte nola geunden eta orain nola eta non gauden ikusteko” atzera begirada bat egiteko eskatu zien.
Itziar Murua hautagaiak “gogotsu” eta “ilusioz beteta” dagoela esanez hasi zuen hitzartzea. Hauteskunde hauetara ez direla esku hutsik aurkezten azpimarratu zuen: “Gipuzkoan 51 udalerritan ari gara gobernatzen eta eredu ederrak ditugu”. EH Bildu gobernatzen ari den herrietan “beste mota bateko politika egiten ari da, herritarrekin batera, hauen interesei begiratu eta horiek lehenetsita” esan zuen. Politika ulertzeko bi modu hauen artean aukera egin beharko dela ere gaineratu zuen: “lan egiteko modu hori eramango dugu guk Gasteizera”.
“Osasungintza publikoaren dekadentzia, etxebizitza politika eza eta zaharkitua dagoen zaintza ereduaren eraldaketa falta” ere aipatu zituen eta gaineratu zuen beste modu batetara lana egiteko herritarrekin, sindikatuekin, enpresa talde eta elkarteekin batera, “politika publiko duinak lideratzeko lana egingo duen lidergo partekatu berri baten beharra” dagoela.
Egin zaitez bazkide