Albisteak

“Ipuin katea” irakurketa saioa egin zuten atzo Arroabean

Ezkaizto elkarteak ipuin irakurketa antolatu zuen atzo, maiatzak 7 Arroabean. Arroako VI. Ipuin Lehiaketako idazlanak aurkeztu ziren bertan. Aurtengo lehiaketa, apirilaren 17an amaitu zen sari banaketarekin. Haur zein helduek hartu zuten parte beren kontakizunen irakurketan, entzule atseginen aurrean. Idazle batzuek beren istorioen kontaketa beste ipuin kontalari batzuen esku uztea erabaki zuten, eta horrek aniztasun berezia gehitu zion ekitaldiari. Arroako auzotarrek bertako literatur talentuaz gozatzeko aukera izan zuten, sormenez betetako ekitaldian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide