Albisteak
Zestoako EH Bilduk batzar irekia deitu du biharko
— 2024-07-09Ikasturte politikoaren amaiera dela eta, Zestoako EH Bilduk batzar irekia deitu du herriko hainbat gai jorratzeko eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da, 19:00etan, Alondero Aretoan.
Batzar horretan parte hartzeko deia egin die EH Bilduk herritar guztiei. Azpiegituren antolaketa eta herriko gaiak izango dira biharko mintzagai nagusiak, ondoren galdera eta erreguentzako tartea ere egongo da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide