Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaur goizean hasi dira kiroldegi aurreko parkeko jolaserako elementu berriak instalatzen. Uztailaren hasieran parkeko zati bateko lurra kendu eta hormigoia bota zen. Pasa den astean eserleku zaharrak eta ping-pongeko mahaia kendu zituzten eta gaur, astelehen goizean, azken fasearekin hasi dira; jostailu berriak jarri ondoren kautxozko lurra jarriko da beharrezko lekuetan.
Lan hau aurrekotu parte-hartzaileetan proposatu eta atera zenetako bat da eta haurrentzat eta haien familientzat espazio erakargarriagoa eskaintzea du helburua.
