Albisteak

Janari bilketa burutuko da “laguntzaren beharrean aurkitzen diren” herritarrentzat

Asteburu honetan, azaroaren 6an eta 7an, Zestoan Merkatari Elkarteak eta Zestoako Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko ekimena burutuko dute. Antolatzaileen esanetan “elkarlanak janari bilketa erraztea eta ziurtatzea du xede. Izan ere, laguntzaren beharrean aurkitzen diren herritarrak gero eta gehiago dira”.

Bihar eta etzi, herritarrek bere ekarpena egin ahal izango dute dendetan horretarako zehaztutako guneetan. Otarrak osatzeko olioa, arroza, pasta, lekakā€¦ uztea eskatu dute antolatzaileek. Janaria jasotzeaz gain, hainbat komertziotan itxulapikoak ere egongo dira ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenentzat.

Orain arte egindako ekimenentan “zestoarren erantzuna paregabea” izan da antolatzaileek diotenez, eta oraingoan ere hala izango dela espero dute.

 

12066032_1056976697648390_6124432975349661490_n




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide