Albisteak

Gure Txokoa elkartearen 75. urteurrena ospatuko da abenduaren 14an

75 urte bete ditu Gure Txokoa elkarteak aurten eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte. Duela 25 urte bezalaxe, joaldunak izango dira arratsaldeean kaleetan zehar eta ondoren, mokadutxoa egingo dute arkupeetan herriko txarangak girotuta. Urteurren festa amaiatzeko, bertso afaria izango da Aitor Salegi eta Andoni EgaƱarekin. Txartelak jada salgai daude, 35 euroren truke, Uztapide tabernan. Txartelak eskuratzeko azken eguna abenduak 7, larunbata, izango dela jakinarazi du Gure Txokoako juntak.

Egitaraua:

17:30 Joaldunak

18:30 Mokadutxoa arkupetan eta poteoa herriko txarangarekin.

21:00 Bertso afaria Aitor Salegi eta Andoni EgaƱarekin.(Txartelak Uztapide tabernan salgai abenduak 7 arte.)

Hemen, Gure Txokoa elkarteak 50 urte bete zitueneko bideoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide