Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 20an eskolara baserritarrez jantzita joateko deia egin du
Danbolin— 2024-12-12
Abenduaren 20an haurrek Gabonetako oporrak hartuko dituzte. Egun horretan, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere izaten dute eskolan eta Ekain Guraso Elkarteak “gure kultura eta ohiturak jarraituz” haurrak eskolara baserritarrez jantzita joateko deia luzatu du. Horren harira, baserritar jantziak inguratzeko on-line inprimaki bat zabaldu dute. Bertan, baserritar jantzia emateko modua duten herritarrek eskaintzeko aukera izango dute eta alderantziz, baserritar jantzia falta duenak, bertatik eskatzeko modua ere izango du.
Ekain Guraso Elkartearen esanetan, arropa horiek Olentzeroren etorrera egunean, abenduak 24an, eta Zoroperi egunean, abenduak 26an, ere erabiltzea izango litzateke beraien asmoa.
Jarraian, abenduak 13a baino lehen bete beharreko
inprimakia.