Albisteak
Joseba Riosen hitzaldia izango da gaur, osteguna, Arkeologia Astearen baitan
— 2024-12-12Antxietako Arkeologia Astearen baitan Joseba Riosek eskainiko du hitzaldia gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Alonderon. Honek “Azken Neandertalak Euskal Herrian” hitzaldia eskainiko du. Aditu hau Altzolarats bailarako indusketetan lan asko egina da, Amalda II-ko kobatan 2017tik dabil eta Amalda III-an, 2019tik. Neadertalen lan tresnak eta animalia hezurrak aurkitu dituzte bertan. Duela 55.000 urteko arrastoak dira eta hauei esker Neandertalen bizimodua nolakoa izan zen ikertzen ari dira.
(Hemen, Danbolinek 2022an Joseba Riosi egindako elkarrizketa)
Arkeologia Asteari amaiera emateko, igandean, goizeko 11:00etatik 15:00ak bitartean, Antxietaren erakusketa ikusteko aukera izango da arkupetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide