Albisteak
[ARGAZKIAK] Amancay Gaztañagak “Martin Martina eta Sorginen Batzarra” liburua aurkeztu du Lili Jauregian
— 2024-12-12Lili jauregian aurkeztu zuen atzo arratsaldean Amancay Gaztañagak trilogiako bigarren lana: Martin Martina eta Sorginen Batzarra. Aurkezpen berezia izan zen, antzerki taldeko ikasleak lagun, irakurketa dramatizatua egin zuten hasieran. Aurkezpenaren bigarren zatian, Antxiñe Mendizabal, liburuaren editorea, eta Aritz Cestonarekin solasaldia izan zen. Mendizabalek Amancayk libururako euskal mitologia aztertzen egin duen lana goraipatu zuen eta leku paregabetzat jo zuen Lili Jauregia liburuaren aurkezpenerako.
Amancayk, Cestonaren galderei erantzunez, hainbat xehetasun azaldu zituen. Besteak beste, argitu zuen, aurreikusi bezala, hiru lan izango direla, bakarre bat tentatzen ari omen zaio, baina ez dela laugarrenik edo izango eta azken bukaera idatzita baldin badu ere, bertara iritsi arteko bi amaiera dabilzkiela buruan. Liburu hau aurrenekoa baino ilunago eta hotzagoa den arren, oso ondo lagundua sentitu dela idazten ari zen bitartean ere azpimarratu zuen. Gaineratu zuen, baita ere, aurrenekoan faltan bota zuela antzerkian estreinaldian izaten den momentuko asebetetze hori. Liburu bat idazten amaitzen denean, ez dela antzerkiko estreinaldietako sentsazio bera izaten, eta aurrenekoan zerbaiten faltan bezala, arraro sentitzen bazen ere, bigarrengo honetan, ez duela sentsazio bera izan.
Egin zaitez bazkide