Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Maialen Lujanbiok rr_6_erre(AH)ala izeneko errezitaldia eskainiko du otsailaren 2an, igandea, Portale kulturguneak antolatuta. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Alonderon, eta bertsolariak hitzez eraikitako ikuskizun berezia aurkeztuko du.
Saioak hizkuntza izango du ardatz eta lehengai, hainbat erregistro uztartuz: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Lujanbiok soinu pregrabatuak eta pantailako proiekzioak baliatuko ditu, horiekin bere performantzea osatuz.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Portale kulturgunean. Bazkide, ikasle eta langabetuentzat sarreraren prezioa 4 euro izango da eta ez bazkide eta langileentzat berriz, 6 euro.