Albisteak
Gaur izango da Arroabeko San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko batzarra
— 2025-01-23Arroabeko San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko batzarra egingo da gaur, 18:00etan, Arroabeko Elkargunean. Bilera honen helburua San Isidro kalearen etorkizuna bizilagunekin batera aztertzea da, kalea guztiontzat gune seguruagoa bihurtzeko.
Batzarrean, teknikoki aztertutako hiru alternatiba aurkeztuko dira, eta bertaratzen diren adin nagusiko herritarrek horietako bat aukeratzeko botoa emateko eskubidea izango dute. Aukera bozkatuenarekin gauzatuko da egin beharreko obra.
Bertaratu ezin direnentzat, botoa eskuordetu ahal izango da. Horretarako, urrats hauek egin behar dira:
1. Alternatibak kontsultatzea, udalak emandako loturaren bidez, edo Elkarguneko leihoan.
2. Txara dendan larunbatetik (urtarrilak 18) eskuragarri dagoen ordezkaritza-orria pertsonalki jasotzea eta betetzea.
3. Ekitaldiaren eguna baino lehen batzarrera joango den ordezkariari orria ematea.
4. Bozka delegatu duen pertsonaren ordezkariak delegazio papera batzarrean aurkeztu
beharko du, eta bozka papera emango zaio bozka eman ahal izateko.
Udalak herritar guztiak parte hartzera animatzen ditu, bertaratuz edo beren botoa eskuordetuz. Informazio gehiago: https://labur.eus/Sanisidrokalea.
Egin zaitez bazkide