Albisteak
Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du Verdiren “La Traviata” opera ikustera joateko Kursaalera
— 2025-01-23Otsailaren 4an, asteartea, Kursaal Eskura ekimenaren baitan, Verdiren La Traviata opera ikuskizuna egongo da Donostiako Kursaal Auditorioan, Perry So musika zuzendariaren gidaritzapean. Emanaldiak dramatizatutako kontzertu formatuan aurkeztuko ditu Verdiren obra ezagun honen pasarte nagusiak. Protagonisten artean izango da Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetako bat, Nina Minasyan, Violettaren papera interpretatzen.
Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Kursaal Elkargunearen webgunean eskuratu ahal izango dira: www.kursaal.eus. Prezioak 70, 56, 45, 36 edo 11 eurokoak izango dira, eta “Ordu Gaztea” ekimenari esker, langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 eurotan eros ditzakete sarrerak. Erosketa horiek Kursaaleko leihatilan egin beharko dira, emanaldiaren egun berean.
Zestoatik joan nahi dutenentzat, autobus zerbitzu doakoa eskainiko du Udalak. Autobusa GI-631 errepideko geltokitik aterako da 18:00etan. Bertan tokia erreserbatu nahi dutenek, urtarrilaren 29a baino lehen izena eman beharko dute, 688 735 652 telefono zenbakira deituz edo kultura@zestoa.eus helbidera idatziz.
Gutxienez 15 laguneko taldea osatu behar da autobus zerbitzua egoteko. Osterantzean, eskaintza bertan behera geratuko da.
Egin zaitez bazkide