Albisteak
Maialen Lujanbioren “rr_6_erre(AH)ala” errezitaldia egongo otsailaren 2an, Alonderon
— 2025-01-23Maialen Lujanbiok rr_6_erre(AH)ala izeneko errezitaldia eskainiko du otsailaren 2an, igandea, Portale kulturguneak antolatuta. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Alonderon, eta bertsolariak hitzez eraikitako ikuskizun berezia aurkeztuko du.
Saioak hizkuntza izango du ardatz eta lehengai, hainbat erregistro uztartuz: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Lujanbiok soinu pregrabatuak eta pantailako proiekzioak baliatuko ditu, horiekin bere performantzea osatuz.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Portale kulturgunean. Bazkide, ikasle eta langabetuentzat sarreraren prezioa 4 euro izango da eta ez bazkide eta langileentzat berriz, 6 euro.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide