Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Garbiñe Larrearen “Kosmetikoak sendabelarrekin” liburua argitaratzeko orduan Udalak emandako laguntzaren ordainetan, krema hidratatzailea egiten ikasteko tailerra izan zen atzo Alonderon Udalak antolatuta Larrearekin. Oinarrizkoa egiten ikasteaz gain, bakoitzaren beharretara egokitzen den krema egiteko hainbat gomendio ere eman zituen Garbiñek.