Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Santa Ageda bezpera asteartean bada ere, Aizarnan eta Lasaon asteburuan ospatuko dute. Lasaon goizetik hasiko dira baserriz-baserri kantari Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi” bertsolariekin eta Iraitz eta Unai trikitilarien laguntzarekin. Eguerdian elkartean bazkaltzeko tartetxoa hartuko dute.
Aizarnan berriz eskolak eta Ahurra guraso elkarteak elkarrekin antolatzen duten santa eskea eta haur, guraso eta irakasleak ibiltzen dira baserriz-baserri kantuan. Hauek ere eguerdian sozidadean egiten dute bazkaria elkarrekin.