Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo abiatu zen Zestoako Wadna elkarteak antolatutako Sahararen aldeko euskal karabana. Elikagai eta material bilketa martxan jarri dute, Tindufeko kanpamenduetan bizi diren milaka errefuxiatuei laguntza eskaintzeko. Udaletxe azpiko arkupetan egon ziren atzo janaria eta bestelako produktuak biltzen.
Herriko ikastetxeetan ere bilketarekin jarraituko dute bihartik hasita ostiral arte. Zestoako hiru eskoletako sarreretan egingo da janari bilketa, Arroabeko eta Aizarnako eskola txikietan eta Zestoako Ikastetxean, hain zuzen ere.