Albisteak
Elikagai eta material bilketa martxan da Tindufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei laguntzeko
— 2025-02-02Atzo abiatu zen Zestoako Wadna elkarteak antolatutako Sahararen aldeko euskal karabana. Elikagai eta material bilketa martxan jarri dute, Tindufeko kanpamenduetan bizi diren milaka errefuxiatuei laguntza eskaintzeko. Udaletxe azpiko arkupetan egon ziren atzo janaria eta bestelako produktuak biltzen.
Herriko ikastetxeetan ere bilketarekin jarraituko dute bihartik hasita ostiral arte. Zestoako hiru eskoletako sarreretan egingo da janari bilketa, Arroabeko eta Aizarnako eskola txikietan eta Zestoako Ikastetxean, hain zuzen ere.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide