Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren amaieran, Arteagako auzotarrek festa eguna antolatzeko asmoz lehenengo bilera egin zuten. Orain, hiru aste beranduago, bigarren batzarra egingo dute martxoaren 12an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, auzoko jolas-parkean.
Lehenengo bileran, hainbat lan-talde osatu zituzten, festa egunerako ekintza ezberdinen antolaketa eta garapena bideratzeko. Oraindik ez dute ezer finkatu, baina bileran ideiak partekatu eta proposamenak finkatzen jarraituko dute.