Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladak martxorako egitarau oparoa prestatu bazuen ere, apirilean ekintzek jarraituko dute, eta, urteroko ohiturari jarraituz, Bertsio Gaua antolatu dute. Ekitaldia apirilaren 12an, larunbata, izango da Gaztetxean.
Urteroko hitzordua prestatzeko batzar orokorra gaur, asteazkena, izango da arratsaldeko 19:ooetan, Gaztetxean bertan. Bertsio Gauean parte hartu nahi duen orok batzarrera bertaratu beharko du.