Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ipintza Elkarteak hogeita hamabigarren Patxalo Mus Txapelketa antolatu du apirilaren 11rako, ostirala. Txapelketan elkarteko bazkide zen Patxalo omenduko dute. Izen-ematea doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek 22:00etan elkartera gerturatu beharko dute; txapelketari 22:30ean emango diote hasiera.
Aurtengoan ere ez da saririk faltako. Lehen sailkatuek txapelak eta ardo botilak jasoko dituzte; bigarren postuan geratzen direnek, oroigarriak eta bi ardo botila irabaziko dituzte. Hirugarren eta laugarren sailkatuak, berriz, ardo botilaz sarituak izango dira.
Argazkian: 2024ko irabazleak, Laura eta Marti; azpitxapeldunak, Aner Orbegozo eta Xabier Telleria.