Albisteak
Danbolin bazkari herrikoia antolatu dugu maiatzaren 24rako
— 2025-04-10Nork esango zigun duela 25 urte aldizkariaren aurreneko berri paper haiek idatzi genituenean, atzetik beste 270 zenbaki eta etorriko direnak osatuko genituenik? Ospatu genuen, 2009ko azaroan, 100. zenbakira iritsi ginenean, 10 urte bete genituenean ere bai, baita 200. zenbakia kaleratu genuenean ere. Nola ez dugu ba ospatuko 25 urte betetzen ditugun honetan!
Maiatzaren 24an Laiakek 10. Ardo Dastaketa egingo du. Egun polita irudi zaigu jarraian herri bazkaria egiteko. Pentsatu eta antolatu!
Kiroldegiko aterpean izango da bazkaria, 15:00ak aldera. Hasteko, foie eta iberikoak izango ditugu, ondoren entsalada eta oilaskoa patatekin. Postrea, kafea, ogia eta edariak barne, 20 euroan daude salgai txartelak Laiak dendan, Fati Tabernan eta Portale Kulturgunean. Eskertuko genuke antolaketa lanak aurreratzen joateko txartelak azken momentuan ez erostea, beraz hasi kuadrillan plana egiten!
Eguna borobiltzeko bazkalondorena girotzeko ardura Ander Iribar arroarrarena, “DJ Olber”, izango da eta honekin Bingo musikatua egingo dugu. Barra zerbitzua ere izango da bazkari ondorenerako.
Egin zaitez bazkide