Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ipintza Elkarteak hogeita hamabigarren Patxalo Mus Txapelketa ospatu zuen pasa den ostiralean, apirilak 11. Txapelketan, elkarteko sortzaileetako bat zen Patxalo omentzen dute urtero.
Xabier Telleria eta Aner Alberdi izan dira aurtengo irabazleak, eta txapelaz gain, ardo botilak ere eraman zituzten. Luis Zigaran eta Aitor Irure “Netzer” izan ziren bigarren sailkatuak; hauek oroigarriak eta bi ardo botila irabazi zituzten. Hirugarren sailkatuek ere, Egoitz eta Mikel, ardo botilak irabazi zituzten. Guztira 20 bikotek hartu zuten parte.