Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladak 36 urte bete ditu aurten eta urtero bezala, aurten ere, urtemuga ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu asanbladak. Ekintza multzo honen azkenekoa izango da gaur arratsaldekoa. Parkean jarri berri duten ping-pong mahaian txapelketa egingo dute arratsaldeko 18:30ean eta jarraian, pintxopotea egingo dute Gaztetxean bertan prestatutako pintxoekin. Arratsaldean zehar, santakutzetako danborradarako prestaketak ere egingo dituzte.