Albisteak
[ARGAZKIAK] Ping pong txapelketa eta pintxopotearekin eman diote amaiera Urtemugari gaztetxekoek
— 2025-04-25Umore onean eman zioten atzo 36. Gazte Asanbladaren urteurren ekintzei amaiera. Apirilaren 6an hasi zituzten ospakizunak artisau eta bigarren eskuko azokarekin, 12an urtemuga eguna izan zuten eta tartean santakutzetako antolaketa bilerak ere izan dituzte. Atzo, ostegun arratsaldez, ping pong txapelketa eta pintxopotea egin zituzten kultur etxe aurrean eta honenbestez amaitu dira iragarritako ekintzak. Orain santakutzak eta maiatzaren 17ko Erresistentzia jaialdia antolatzen ari dira buru-belarri.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide