Albisteak

Amillubiko kideek nekazal material eta produktuak jasoko dituzte dohaintzan, bigarren eskuko azoka egiteko

Amillubi Lurra Taupaka proiektuko kideak maiatzaren 10ean izango den Udaberriko jaia antolatzen ari dira. Ekintzaz betetako eguna iragarri dute, eta tartean, aurreneko aldiz, nekazal material eta produktuen bigarren eskuko azoka egitekoak dira. Horren harira, Amillubiri dohaintzan emateko jendeak erabiltzen ez dituen erramienta, material edo produktuen jasoketa egiten ari dira. Ondoren, bildutakoekin azoka egingo dute Amilibia baserria eta lurren erosketarako dirua biltzeko

Azoka goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte izango da eta beranduenez eguerdiko 14:00ak bitartean eraman ahal izango dira gauzak dohantzarako. Dena txukun antolatzeko, aldez aurretik jakin nahiko lukete antolatzaileek azokan zer egongo den, ondorioz, zerbait eramateko asmoa dutenei antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskaera luzatu zaie koordinazioa@amillubi.eus helbidera idatzita.

Gogoratu dute baita ere, dagoeneko bazkarirako eta arratsaldeko emanaldietarako sarrerak salgai daudela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide