Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Umore onean eman zioten atzo 36. Gazte Asanbladaren urteurren ekintzei amaiera. Apirilaren 6an hasi zituzten ospakizunak artisau eta bigarren eskuko azokarekin, 12an urtemuga eguna izan zuten eta tartean santakutzetako antolaketa bilerak ere izan dituzte. Atzo, ostegun arratsaldez, ping pong txapelketa eta pintxopotea egin zituzten kultur etxe aurrean eta honenbestez amaitu dira iragarritako ekintzak. Orain santakutzak eta maiatzaren 17ko Erresistentzia jaialdia antolatzen ari dira buru-belarri.