Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak datorren 2025-26 ikasturtera begira zaintza zerbitzua jarriko du, goizeko 8:00etatik 9:00ak bitartean. Zerbitzua eskola txikian eskainiko du horretaz arduratuko den Kilixketa enpresak, astelehenetik ostiralera eskola egutegian. Zerbitzua aurrera ateratzeko begirale bat behar du eta lan poltsa sortuko du Ekain elkarteak. Interesatuek curriculuma bidali beharko dute ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera. Zalantzak argitzeko telefono zenbakiak ere jakinarazi dituzte: 610 615 967 eta 687 040 492