Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Kopako finalak bihar, larunbatez, jokatuko dira Bidania-Goiatzen eta Arroabeko taldea ere bertan izango da. Txapelketako ligaxka amaitu ondoren, apirilaren 11n hasi zen kopako fasea eta bi mailatan banatuta, zortzi taldek hartu dute parte lehian. Arroabeko taldea B mailan aritu da.
Arroabeko talde mistoak 15:00etan jokatuko du hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Itsasondoko Ijitok taldearen aurka. Partida guztiak amaitu ondoren, 20:30ean, sari banaketa egingo da herriko udal-ordezkarien eta Realeko beteranoen ordezkarien parte-hartzearekin.