Israelen aurka eta palestinaren askatasunera biden, ostiralean donostiara

“Hitz gutxiago, ekintza gehiago” lemapean Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak egingo ditu datorren ostiralean Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Plataformaren hitzetan, azken asteotan israelekin harremanak etetearen inguruko diskurtsoak areagotu egin dira, hala nola: “Espanian armen enbargoa eztabaidatuko da, Frantziak Palestina aitortzeko asmoa adierazi du…” Hitz hauek, ordea, ez datoz bat Europako herrialdeetako gobernuen zein instituzioen ekintzekin. Izan ere, sarraskia gertatu den 20 hilabeteotan ez dute honi aurre egiteko neurri errealik aplikatu; kasurik onenean, Israelen existentzia zalantzan jartzen ez duen Palestinaren aitortza sinbolikoa bakarrik egin dute. Israelek bere helburuak lortu ez baditu, hori erresistentziar palestinarraren ahaleginei esker izan da.

Kalera aterako gara, beraz, aurpegi zuriketara bideraturiko diskurtso hutsalok darabiltzaten agintari konplizeak seinalatu eta beraiek presionatzen jarraitzeko, baita erresistentziar palestinarraren defentsarako zilegitasuna aldarrikatzeko ere.

Donostiaren kasuan, 18:00etan Saguesen gauzatuko da aipaturiko mobilizazioa; bertara gerturatzera dei egiten dugu.

Hitz gutxiago, ekintza gehiago.

.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide