Albisteak
Arroabeko taldea Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Kopako finaletan izango da bihar, larunbata
— 2025-06-06Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Kopako finalak bihar, larunbatez, jokatuko dira Bidania-Goiatzen eta Arroabeko taldea ere bertan izango da. Txapelketako ligaxka amaitu ondoren, apirilaren 11n hasi zen kopako fasea eta bi mailatan banatuta, zortzi taldek hartu dute parte lehian. Arroabeko taldea B mailan aritu da.
Arroabeko talde mistoak 15:00etan jokatuko du hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Itsasondoko Ijitok taldearen aurka. Partida guztiak amaitu ondoren, 20:30ean, sari banaketa egingo da herriko udal-ordezkarien eta Realeko beteranoen ordezkarien parte-hartzearekin.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide