Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udaren etorrerarekin batera, urteroko moduan, datorren astean, hilaren 23an, emango zaie hasiera udalekuei. Hori horrela, bihar, asteartea, Kirol eta Uda Gazte udalekuetan izena eman duten haurren gurasoei zuzendutako informazio bilera izango da. Alonderoko aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Bileran izango dira bi udalekuetako haurren arduraduna eta Gazteriako ordezkaria. Bertan, udalekuetako egutegia eta ordutegia, taldekatzeak eta plangintzaren nondik norakoak azalduko dira.