Albisteak

Lasturko aterpetxerako irteeran izen-emateko epea ostiralean amaituko da

Nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, azken hilabeteotan Udala herriko gaztetxoekin elkarlanean aritu da hainbat ekintzaren antolamenduan. Ekimen horren harira, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, herriko zenbait gaztetxok lasturko aterpetxera irteera antolatu dute.

Irteera uztailaren 5etik 6rako asteburuan izango da, eta DBHko ikasleei zuzendutako ekintza da. Prezioa 30 eurokoa da, baina egoera ekonomiko zaurgarrian dauden familientzat doakoa izango da.

Irteeran gaubela eta jolas desberdinak egingo dituzte. Lasturrera heltzeko ibilbideari dagokionez, lehenengo egunean, Zestoatik Zumaiara autobusez joango dira; handik Debara trenez egingo dute bidaia, eta azkenik, Lasturreraino oinez. Bigarren egunean, uztailaren 6an, itzulera Lasturretik Zestoaraino oinez egingo dute.

Izen-emateko azken eguna ostirala, ekainaren 20a, izango da. Izena Gaztelekuan eman beharko da eta plazak mugatuak dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide