Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Urteroko ohiturari jarraituz, Ertxiña Musika Eskolako ikasleek ikasturteari agur esango diote bihar, ostegunez, eskainiko duten kontzertuaren bidez. Emanaldia udaletxeko arkupetan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, eta urtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute: instrumentuak jotzeaz gain, kantuan ere arituko dira.