Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gurutzeaga txirrindulari elkartearen ekimenez, 17 txirrindulari elkartu ziren joan den larunbatean, Zestoan hasi eta amaitu zuten irteeran parte hartzeko.
Bi ibilbide ezberdin egin zituzten txirrindulariek: alde batetik, itzuli motza egin zuten zenbaitek, Zestoatik abiatuta Orio eta Aiatik igaro ondoren herrira itzuliz. Bestetik, ibilbide luzeari ekin ziotenek Iturbururaino joan ziren, handik Tolosara, eta jarraian Alkiza, Asteasu, Andazarrate eta Aia zeharkatu zituzten, amaieran berriro Zestoara iristeko.
Bi ibilbideetako parte-hartzaileek Aian izan zuten elkargunea, bertan hamaiketakoa egin zuten indarrak berreskuratzeko. Jardunaldia borobiltzeko, txirrindulari guztiak batera mahaiaren inguruan bildu ziren bazkaltzeko.
Jarraian txirrindulari elkartekoek bidalitako argazkiak:












