Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Aurtengo Amabirjin jaiak irailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira. Ohiturari eutsiz, kuadrilla eguna larunbatean izango da, irailaren 6an. Hori horrela, Udalak paelladarako izen-ematea zabalik dagoela jakinarazi du. Honako hau da izen-emateari buruzko informazio zehatza:
Izen-ematea
• Paellan parte hartu nahi duten talde edo kuadrillek uztailaren 9tik 18ra arteko epea izango dute apuntatzeko (13:00ak arte). Epe horretan apuntatzen ez den talderik ez da onartuko paellan.
• Izen-ematea Zestoako Udaleko Kultura Saileko telefonoaren (688 735 652) whatsapp bidez egingo da. laz “Paella 2024” Whatsapp taldean zeuden kuadrillek bertan eman dezakete izena, besteek “Zestoako Udala Kultura”-n zuzenean.
• Izena emateko honako datuak eman behar dira nahitaez:
1) Kuadrillaren izena
2) Arduradunaren izena
3) Telefonoa (WhatsAppeko zenbaki bera ez bada).
Zozketa
• Uztailaren 18an 13:00etatik aurrera, izena emandakoen zerrenda argitaratuko du udalak “Paella 2025” Whatsapp taldean.
• Uztailaren 21ean, 12:00etan, zozketa egingo da Kultur Etxean. Zozketan parte hartuko dute Zestoako Udaleko zinegotzi batek eta kultur teknikariak. Zozketa irekia izango da ikusi nahi duenarentzat.
Antolaketarako bilera zabala
Zozketan ateratzen diren 6 kuadrillak antolaketa lanetan hasiko dira eta gainontzeko kuadrillak bilera orokor batera deituko dituzte, egokiena ikusten duten momentuan.