Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrean eman zieten hasiera Narrondoko sankristobalei

Kristobal Deunaren eguna ospatuz hasi ziren atzo, ostegunez, Narrondo auzoko festak. Lau egunez, askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango da, haur, gazte zein helduei zuzendutako jarduerekin.

Lehen egunean, goizeko 08:00etan jaurtitako suziriarekin batera hasi ziren auzoko festak. San Kristobal eguna zela eta, herri meza ospatu zen, eta ondoren, auzotarrek hamaiketako z gozatzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean, umeek hartu zuten protagonismoa: eguraldi beroari aurre eginez, ur puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten, eta askok eskulanetarako txokoan ere eman zuten denbora. Auzoan zebiltzanek, haur zein helduek, txokolate beroa hartzeko aukera ere izan zuten.

Gaurtik igandera bitartean, honako egitarauarekin jarraituko dute festek:

Uztailak 11, ostirala

19:00. Sagardo dastaketa pintxoekin karpan. Dastatuko diren sagardoak inguruko baserrietakoak izango dira.
21:00. Izer eta Alabier trikitilariak.

Uztailak 12, larunbata

15:30. Mus eta Eskoba txapelketak.
20:30. Sardina jana. Sardinak doan eta sahieskiak eta edariak ordainduta.
Ondoren, Obeneuke Trikitilari Taldea.

Uztailak 13, igandea

11:00-14:30. Artisau azoka eta talogileak.
12:45. Jon-Jaione eta seme alabak.
18:00. Herri kirol jaialdia.
Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi Txikia eta Ugaitz mugerza. Elkarren aurka hainbat lan: aizkoran, aizkoran zutik, trontzan eta korrika. Harrijasotzaileak: Ainize Zumeta, maddi Gesalaga eta Paulo Azpiazu. Hainbat harri motekin erakustaldia. Jaialdia Jagoba trikitilariak alaituko du.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide