Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hitzetik Loratu programaren baitan, ahozkotasuna lantzeko bi tailer antolatu dituzte irailerako. Irailaren 13an eta 27an egingo dira saioak, biak larunbatez, goizeko 10:00etatik 12:30era. Parte-hartu nahi dutenek uztailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena liburutegian, 943 147 816 telefonoan ala liburutegia@zestoa.eus helbidera idatzita.
Martxoan egin zituzten beste ahozkotasun saioen moduan, oraingoan ere, tailer hau Amaia Elizagoien “Ameli” bertsolari eta ipuin kontalariak gidatuko du. Saioetan, ipuinak kontatzeko teknikak, entzulearen arreta geureganatzeko trikimailuak eta, oro har, ahozkotasuna lantzeko tresnak landuko dira.