Albisteak

500 herritar inguruk sinatu dute Donostia Ospitalera zuzeneko autobusa eskatzeko ekimenaren alde

‘Doako parking-a denontzat’ plataformak sinadura bilketa jarri zuen martxan ekainaren amaieran, Donostiako Ospitalera joateko zuzeneko autobus zerbitzua eskatzeko helburuarekin. Ordutik, 500 sinadura inguru jaso dituzte, kalean eta tabernetan bildutakoak kontuan hartuta.

Azpeitian eta Azkoitian ere sinadurak jaso dituzte, eta hiru herrietakoak batuta, 2.500 herritar inguruk babestu dute ekimena. Uztailaren 23a, asteazkena, izango da sinatzeko azken eguna, eta antolatzaileek azken egun hauek baliatu nahi dituzte sinadura gehiago biltzeko.

Azken asteotan bezala, Potxolo dendan, Koiote tabernan eta Fati tabernan bilduko dira sinadurak. Horrez gain, Aizarnako Anbu jatetxean eta Arroabeko Txara dendan ere izango da sinatzeko aukera asteazkenera arte.Sinadura bilketa amaitutakoan, eskaera ofiziala egiteko tramiteak hasiko ditu plataformak.

Ekimenari dagokionez, duela hilabete batzuk sortu zuten “Doako parking-a denontzat” izeneko plataforma, Donostiako Ospitaleko hainbat langilek, bizi duten egoera zailari erantzuteko asmoz. Haien esanetan, gero eta zailagoa da ospitale inguruan autoa aparkatzea, eta horrek ondorio larriak ditu: langile askok lanera askoz lehenago joan behar dute aparkatzeko leku bila, paziente batzuk beren kontsultak galtzen dituzte, eta senideak bisitatzera doazenek diru kopuru handiak ordaindu behar izaten dituzte ordainpeko aparkalekuaren ondorioz. Egoera honek eraginda, sinadura bilketa abiatu zuten ekainaren 24an




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide