Albisteak

38. Ondarbaso Igoera abuztuaren 30ean ospatuko da

Ondarbaso Igoerak 38. edizioa ospatuko du abuztuaren 30ean. Zestoako txirrindularitza taldeak antolatutako erlojupekoak urtero bezala, 3.150 metroko ibilbidea izango du eta bataz beste 9,7ko maldarekin eta %26ko aldapa maximoarekin.

Izen-ematea zabalik dago eta abuztuaren 22ra arte apuntatu daiteke. 16 urte edo gehiagoko txirrindulariek parte hartu dezakete. Federatuak ez daudenak NANaren kopia aurkeztu beharko dute derrigorrezko asegurua lortzeko.

Izen-ematea ekitaldiaren babesle diren Portale eta Koiote tabernetan egin daiteke, edo 661 39 13 36 telefono zenbakira idatziz.

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da herriko plazan, eta sari-banaketa ere bertan izango da 13:00etan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide