Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


ARGAZKIA: Ana Goitia / El Correo
Umorea eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldia egingo da Zestoan, Barre Kluba, Bertso bakarrizketak. Urriaren 4an, arratsaldeko 19:30ean, izango da Kiroldegiko atarian.
Ikuskizuna Ana Goitiak zuzenduko du, eta oholtza gainean izango dira Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Koba ekitaldiak, aurkezten du Zestoarako proposamen berritzaile eta fresko hau afari-merienda goxo batekin hasiko da, eta ondoren, bertsolaritzaren tradizioa eta umorezko bakarrizketen dinamismoa uztartuko dituen emanaldia eskainiko dute.
“Ez da bakarrik barre egiteko… baina batez ere bai!”, diote antolatzaileek. Helburua dibertsioa eta hurbiltasuna uztartzea da, euskal kultura ospatuz eta publikoari irribarrea piztuz.
Afari-merienda eta ikuskizunaren prezioa 30 eurokoa izango da eta egunean bertan 35 eurokoa. Hala ere, taldean joateko aukera ere badago: 4 lagunentzako bonoak 112 eurotan salduko dira. Sarrerak aurrez eros daitezke Portale kultur elkartean eta online Entradium.
