Albisteak

Gaur amaitzen da emakumeak gimnasioan ahalduntzeko ikastaroan izena emateko epea

Gaur, azaroaren 12an, amaitzen da emakumeak gimnasioan ahalduntzeko ikastaroan izena emateko epea. 30 urtetik gorakoentzako txandak dagoeneko bete dira, baina 16 eta 30 urte bitarteko emakumeentzat oraindik ere bada tokia. Beraz, oraindik interesa duetenek garaiz dabiltza izena emateko.

Izena kiroldegian bertan eman behar da. Informazio gehiago jasotzeko, kiroldegira jo daiteke edo mezu bat bidali kiroldegia@zestoa.eus helbidera.

Zestoako Udaleko Gazteria eta Jarduera Fisiko eta Kirol sailek antolatutako ikastaro honen helburua da emakumeek gimnasioa ere bere eremu gisa sentitzea: indarra lantzeko makinak eta materiala ezagutzea, autonomia eta konfiantza handitzea, eta espazioan ahalduntzea.

Ikastaroa doakoa da, eta parte hartzeko baldintza kiroldegiko bazkide izatea da. Txanda bakoitza bi egunekoa izango da, eta saioak ordubetekoak izango dira (19:00–20:00).

Txandak

16 eta 30 urte bitarteko emakumeentzat:
· 1. txanda: azaroak 17 eta 24
· 2. txanda: azaroak 20 eta 27

30 urtetik gorako emakumeentzat:
· 3. txanda: abenduak 1 eta 15
· 4. txanda: abenduak 4 eta 11




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide