Albisteak

Bertso afaria antolatu dute Gure Txokoa Elkartean hilaren 12rako

Datorren ostiralean, hilaren 12an, bertso afaria ospatuko da Gure Txokoa Elkartean. Andoni EgaƱa eta Agin Laburu bertsolariek girotuko dute saioa, eta menu zabala izango dute afaltzeko bertaratuek.

Afaria 21:00etan “puntu-puntuan” hasiko da eta ondorengoa izango da menua: urdaiazpiko iberikoa, gildak, landetako foiea, txistorra, onddoen kroketak, luma pikillo piperrerekin, postrerako ijito besoa, eta amaitzeko, kafea eta kopak.
Txartelak salgai daude dagoeneko Uztapide tabernan eta Portale Kulturgunean, 30 eurotan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide