Albisteak

Iraetako futbol zelaiko taberna kudeatzeko lehiaketak irekita jarraitzen du

Zestoako Udalak Iraetako futbol zelaiko taberna kudeatzeko abiatutako lehiaketa irekita dago oraindik. Beraz, herritarrek proiektuak aurkezteko epea irekita dago. Oraingoz, hamabost eguneko epean ez da proiekturik aurkeztu lehiaketara.

Lehiaketara aurkezteko honako baldintzak jasotzen ditu Udalak egindako deialdiak: tabernaren eta instalazioen garbiketa egitea eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean alta ematea. Horrela, astean egun eta erdiko atsedenaldia eta urtean hilabeteko oporraldia izango luke ardura hartzen duenak. Tabernako ura, argia eta gainerako gastuak Udalak bere gain hartuko lituzke.

Lehiaketaren inguruko informazio guztia Zestoako Udalaren webgunean duzue ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide