“Altxorra, segundotan neurtuta” erreportajea Gipuzkoako Hitzan
— 2017-04-14Erloju faltarik ez zegoen lehendik ere”. Baina erloju batzuen helburua ez da izaten ordu zehatza jakinaraztea. “Garai bateko altxorra berreskuratu nahi izan dugu guk”. Jon Egiguren (Aizarna, Zestoa, 1949) pasioz ari da bizitzen Aizarnako Santa Engrazia ermitako erloju zaharraren konponketa. “Tximistaren batek-edo jota”, bizpahiru urte bazeramatzan erlojuak orratzik mugitu ezinik. “Eta Xabier Alvarez Yeregik esan zigun hura konpondu beharra zegoela”. Yeregitarrek egindakoa da erlojua. “Eta, Xabierren zuzendaritzapean, lantalde bat sortu genuen lanei ekiteko”. Auzolanean.
Zortzi bat lagun elkartu, joan den irailean lanean murgildu, eta Zestoako Lasao enpresan daukate egun erloju zaharra. “Mekanikoki prest dago”, azaldu du Egigurenek. “Baina elektronika probak egitea falta zaigu oraindik”. Kaxa elektriko-elektronikoa itsastea. Martxo amaieran erakusgai jarri zuten Zestoako kultur etxean, eta, orduari egunik jarri ez badiote ere, maiatz amaierarako itzuli nahiko lukete erlojua Santa Engrazia ermitara.
Sakatu hemen Gipuzkoako Hitzak egindako erreportajea irakurtzen jarraitzeko.
Egin zaitez bazkide