Albisteak
Familia ugariek Hiri Ondasunen Zergaren gaineko deskontua eskatzeko epea zabalik dago
— 2016-01-20Zestoako familia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion hobaria (deskontua) eskatzeko epea zabalik dago. Horretarako agiri batzuk aurkeztu behar dira Udalean, eta agiriak aurkezteko azken eguna 2016ko otsailaren 29a izango da.
Honakoak dira aurkeztu beharreko agiriak:
- Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.
- Diru sarreren egiaztagiria (2014 urtekoa).
- Etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide