Albisteak

“Rodeo” musika talde zestoarrak maketa aurkeztuko du

Duela hilabete batzuk Kyuss taldearen bertsioak egiten hasi zen Rodeo taldea, eta ordutik beraien kantu propioak sortzen ibili dira. Mikel Illarramendik, Ortzi Alberdik, Beñat Subinasek eta Oroitz Urbietak osatzen duten taldeak larunbat honetan, otsailak 13, maketa aurkeztuko du Zestoako Gaztetxean. Kontzertua 22:30ean hasiko da.

Rodeoko taldekideek azaldu dutenez “gure kantu denak joko ditugu, grabatu ditugunak eta diskan sartu ez ditugunak, eta horietaz gain, bertsio batzuk ere joko ditugu. Aipatu nahi dugu, kontzertu aurretik eta gero ere geure gustoko musika jarriko dugula, festak jarraitu dezan.”

Kontzertu hau eskeini ondoren, taldeak geldialdi bat egingo du: “maketaren grabaketa nahiko presaka egin dugu, izan ere, Beñat kanpora doa eta udara arte ez da itzuliko. Hori dela eta, hau da kontzertua emateko genuen data bakarrenetakoa. Beraz, kontzertu honen ondoren geldialdi bat izango dugu, eta gure asmoa udaran ahalik eta kontzertu gehien eskeintzea izango da. Gainerakoan, diskaren grabaketan asko ikasi dugu eta soinuaren alderdi teknikoak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.”



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide