Albisteak
Zestoako EH Bilduk Udal Gobernuaren aldetik jaso duen eskaintza “azaldu, eztabaidatu eta erabakitzeko” Herri Batzarra egingo du
— 2016-03-01Larunbat honetan, martxoaren 5ean, Herri Batzarra egingo du Zestoako EH Bilduk, 11.00etan hasita Kultur Etxean. Bertan, Udal Gobernuaren aldetik jasotako eskaintza azaldu, eztabaidatu eta haren inguruko erabakia hartuko dute.
Koalizioak prentsari argitu digunez “larunbateko batzarraren ostean aipatu eskaintzaren nondik-norako guztien” berri emango dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU